143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizialen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren 596/2019 Dekretuaren bidez

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Vianako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialen lanpostu hutsa (plantilla organikoan 1-06 zenbakiaz identifikatutakoa) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, idazki honi erantsitako oinarriak izanen dituena.

Bigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, baita Vianako Udalaren web-orrian ere.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkate-udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

DEIALDIA, VIANAKO UDALAREN ZERBITZUKO ADMINISTRARI-OFIZIALEN LANPOSTU HUTS BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdi honetako

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea Vianako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu hutsa, plantilla organikoan 1-06 zenbakiaz identifikatutakoa.

1.2. Lekualdatze-lehiaketa hau ondoko arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena, eta hori garatu eta betearazteko asmoz emandako 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, lanpostuak betetzeko erregelamendua onetsi zuena.

1.3. Deialdi honen ondorioz izendatutako pertsonak bete beharko ditu Vianako Udaleko funtzionarioentzat ezarritako eginkizunak, eta horien eskubide eta betebeharrak izanen ditu.

Vianako Udaleko administrari-ofizialei ezarritako eginkizunez gain, honako hauek ere izanen ditu: alkatetzari, idazkaritzari eta udaleko kontu-hartzailetzari laguntza berezia ematea; udal-informatikako programen eta udaletxeko ekipamendu informatikoen nahiz teknologia berrien arduradun izatea, eta bere kategoria, maila eta gaitasun profesionalen arabera agin dakiokeen beste edozein.

1.4. Lanpostua C mailakoa da eta horri dagozkion ordainsariak izanen ditu, gehi Vianako Udalaren indarreko plantilla organikoan zehazten diren osagarriak.

2. oinarria. Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Vianako Udaleko langile finkoa izatea, dela jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailakoa edo taldekoa izatea, administrazio-ofizial lanpostuan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko adjudikatuko zaie.

2.2. Aurreko baldintzak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako epean eta eran frogatu beharko dira. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. Era berean, izangaiek 2. oinarri honen 1. atalean aipatzen diren baldintza guztiak lanpostua betetzeko prozedurak iraun bitartean bete beharko dituzte. Prozedura hori izendapena egiten den unean bukatuko dela ulertuko da.

3. oinarria. Eskaerak eta horiek aurkezteko epea.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide baten bidez, eredu ofizialarekin bat (deialdiaren II. eranskina). Bertan jarriko dituzte izen-deiturak, adina, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

3.2. Honako hauek erantsi behar zaizkio eskaerari:

Alegatutako merezimenduen zerrenda, I. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkaturik, eta horien egiaztagiriak, behar bezala kautoturik.

3.3. Eskabideak Vianako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten, eta Vianako Udalaren Erregistro Orokorrera bidaliko da.

Eskabideak Vianako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkez daitezke, haren egoitza elektronikoaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Desgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran adieraztea, eta horretarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4. oinarria. Hautagaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate-udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta argitara emanen da Vianako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Onartutako izangaien izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan.

4.2. Interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka, eta, akatsik izan bada, horiek zuzentzen ahalko dituzte, zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epearen barruan.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Vianako Udaleko alkate-udalburuak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

4.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondotik, Vianako Udaleko alkate-udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

5. oinarria. Epaimahaiaren osaketa, eraketa eta jarduna.

5.1. Hona hemen merezimendu lehiaketaren epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Yolanda González García, Vianako Udaleko alkate-udalburua.

Ordezkoa: Carlos Javier Barragán García, Vianako Udaleko alkateordea.

Epaimahaikidea: Mari José Lana Lana, Vianako Udaleko aholkulari-aparejadorea (Estellerriko EEBB).

Ordezkoa: Miren Sola Zúñiga, Vianako Udaleko aholkulari-arkitektoa (Estellerriko EEBB).

Mahaikide idazkaria: Idoia González de Zarate Fernández de Retana, Vianako Udaleko diruzain kontu-hartzailea.

Ordezkoa: José Miguel Alfaro Ibaibarriaga, Vianako Udaleko langilea.

5.2. Kalifikazio-epaimahaia eratu beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman eta hurrengo bost eguneko epearen barruan.

Epaimahaiaren eraketak eta jarduerak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiaren ebazpenak gehiengoz emanen dira, eta epaimahaiburuak kalitatezko botoa erabiltzen ahalko du.

5.3. Deialdi honen oinarriak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta jasota ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak ebatziko ditu.

5.4. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6. oinarria. Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Lehiaketa honetan, epaimahaiak honako baremo honen arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak, eta gehienez ere 40 puntu izanen dira.

6.2. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera aurkeztean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

6.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

6.4. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa Vianako Udalaren iragarki-taulan, eta bost eguneko epea ezarriko du, merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

6.5. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta epaimahaiak horiek ebatzita, Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da berriz ere, izangaiek merezimenduen kalifikazio fasean lortutako behin betiko puntuazioekin.

7. oinarria. Izangaien zerrenda ordenatua eta lanpostuaren adjudikazioa.

7.1. Epaimahaiak lehiatzaile guztien puntuazioa prestatu eta izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren araberakoa, alkate-udalburuari, eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia balitz. Halaber, lehendakariak zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

7.2. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenaren alde eginen da.

7.3. Vianako Udaleko alkate-udalburuak puntuaziorik altuenak lortzen dituzten izangaiei adjudikatuko dizkie lanpostu hutsak, eta haien izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

8. oinarria. Lanpostuaren jabetza hartzea.

8.1. Izangaiak izendapenari buruzko erabakia jakinarazi eta ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan bete beharko du lanpostua.

8.2. Aipatu epean eta aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duen lehiakideak lehiaketaren jardunetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da, eta hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostua.

9. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien, izendatzeko erabakiaren eta Vianako Udaleko alkate-udalburuak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Vianako Udaleko Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabakia argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdi hau aurrera eramateko epaimahaiak hartzen dituen gainerako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Vianako Udaleko Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) apartatua: administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emango zaio, urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) apartatua: prestakuntza.

1) Lanpostuarekin lotutako eta erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik: 0,10 puntu 10 irakastordutik, eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira apartatu honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: puntu bat, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, estatu edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. b) apartatu honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

II. ERANSKINA

Eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907614