143. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA. Isurketa-eskubideak merkaturatzeko erregimenetik ateratzeko espedientea, 2021-2025 aldirako, Cerámica Añon SLk sustatua.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 1/2005 Legearen laugarren xedapen gehigarriak xedatutakoarekin bat, horren bidez arautzen baita berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideak merkaturatzeko erregimena, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hiru hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hiru hilabeteko epean.

Espedientearen kodea

0000-RES1-2019-000487.

Titularra

CERAMICA AÑON SL

Udalerria

TUTERA.

Espedientea

Isurketa-eskubideak merkaturatzeko erregimenetik ateratzea 2021-2025 aldirako.

Espedientea izapidetzeko eskumena duen organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa eskatzeko organoa

EKONOMIA ZIRKULARRAREN PLANGINTZA ESTRATEGIKORAKO ETA KONTROLERAKO ATALA.

secinspa@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

EKONOMIA ZIRKULARRAREN PLANGINTZA ESTRATEGIKORAKO ETA KONTROLERAKO ATALA.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ateratzeko eskaera.

–Isurketak murrizteko bidearen proposamena.

–Bete izanaren aitorpena.

–Ebazpen proposamena.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/E4CC666E-F13F-4267-9CDD-45F4A7FE22F0/0/CeramicaAnon.zip

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1908225