141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibilak egiteko

Ezkontza zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikulueei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori),

EBAZTEN DUT:

1.–Udaleko zinegotzi guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko eskumena.

2.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, jendaurrean jartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Ziritzan, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Cristina Porrón Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1908439