140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zehazki, merezimendu-lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka. Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2019ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1909111