140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioko eta prestakuntzako izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiaren aurka.

Segurtasun arloko goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioko eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaien zerrendak osatzeko prozeduran, Jesús María Sos Arizu jaunak, Nafarroako Aparailari eta Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala ordezkatuz, eta David Chocarro Zubiri jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1178/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren aurka (ebazpen hori 2019ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, argitaratu zen).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909084