140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA industria ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioko eta prestakuntzako izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiko ariketaren behin betiko puntuazioen aurka.

Industria ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontratazioko eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaien zerrendak osatzeko prozeduran, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 2298/2018 Ebazpenaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Juan María Malavia Otero jaunak ariketaren behin betiko puntuazioen aurka (kalifikazio epaimahaiak 2019ko maiatzaren 29an argitaratu zituen).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909083