140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa ELZko 2019ko tasetan.
Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko apirilaren 9an egin bilkura arruntean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki zuen 2019rako aldatzea Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eta material ortopedikoa alokatzeko tasen tarifak.

Onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko.

Cadreitan, 2019ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, M.ª Asunción Navarro Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1908406