140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Alkateordeen izendapena

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatua (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa), alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela alkateordeak, zinegotzien artean,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ángel Felipe Sáenz Valtierrako Udaleko lehen alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat.

Bigarrena.–Alfonso Pérez Hualde entitate honetako bigarren alkateorde izendatzea, aipatu aginduaren babesean.

Hirugarrena.–Egindako izendapenak eraginkorrak izateko, onartu beharko dituzte zinegotzi interesdunek. Onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluaren bukaera betez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igorri eta haren berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bileran, aipatu Errege Dekretuaren 38. artikuluko aurreikuspenen arabera.

Valtierran, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1908892