140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kontribuzio berezien ezarpena zoladurarako.
Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako obra honetarako kontribuzio berezien zergari buruzko espedientea: “Campanasko 3. poligonoko 67. lurzatirako sarreraren zoladura”. Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak egin ahal izateko, baita, hala badagokio, zergadunen elkarte administratiboa sortzeko ere.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko ekainaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1908337