140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean eta Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu berezi bati buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an), 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen. Hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

Gastuetako partida hauek handitzea:

–Partida: “Erromesendako aterpetxearen kontserbazio, mantentze eta konpontze lana”.

Zenbakia: 43202120006.

Gaur egungo zenbatekoa: 4.000,00 euro.

Gehikuntza: 11.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 15.000,00 euro.

–Partida: “Igerilekuak berritzea”.

Zenbakia: 34206220001.

Gaur egungo zenbatekoa: 390.000,00 euro.

Gehikuntza: 350.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 740.000,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

–Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 361.000,00 euro.

Tebasen, 2019ko ekainaren 12an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1908369