140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 28an, 2019ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 29.450,00 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 59.752,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 8.201,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 163.357,75 euro.

Gastuak, guztira: 260.760,75 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 56.800,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.070,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 14.320,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 77.701,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 104.408,39 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 260.799,39 euro.

Petilla Aragoin, 2019ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1908333