140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) ZOR-1 antolamendu eremuko 292. oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko ekainaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-JUN-19 (13/CV).

«Ikusirik Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko maiatzaren 9an onetsitako Udal Planeko egiturazko aldaketa, XV. unitate integratuko ZOR-1 eremuan; ikusirik Alfonso Fernández Garciak, Iberiar Probintziako Anaia Maristak ordezkatuz, 2019ko ekainaren 10ean aurkeztutako agiria, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) 292. oinarrizko unitatearen hiri-jarduketarako plan bereziarena alegia; eta Hirigintza Gerentziako Planeamenduko zuzendariaren txostenarekin eta txosten juridikoarekin bat, biak 2019ko ekainaren 11koak,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan bereziaren agiria, XV. unitate integratuko (Santa María la Real-Maristen ikastetxea) 292. oinarrizko unitateari dagokiona, Alfonso Fernández Garciak sustatua, Iberiar Probintziako Anaia Maristak ordezkatuz; horren xedea da zuzkidura-jarduketaren hirigintzako determinazioak eta antolamendu xehatua ezartzea, Udal Planean ezarrita zegoen egiturazko zuzkidura pribaturako erabilera aldatu ondotik bizitegi kolektiborako erabilera baimentzeko eta lurzatiaren egungo eraikigarritasuna handitu ahal izateko.

2. Hiri-jarduketarako plan berezi hau behin betiko onesteko baldintza izanen da behin betiko onestea XV. unitate integratuko ZOR-1 eremuari dagokion Udal Planeko egiturazko aldaketa, Osoko Bilkurak 2019ko maiatzaren 9an hasiera batean onetsia; hori tramitean dago eta oinarrizko unitate berberari eragiten dio.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan».

Iruñean, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1908404