140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Alkateordeen izenapenak eta eginkizunen eskuordetzak

Alkateak emandako honako ebazpen hauen bidez, alkateordeak izendatu dira eta eskuordetza berezi batzuk eman dira egiteko zehatzetarako.

90/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Lourdes San Miguel Rojo lehen alkateorde izendatzen da; Laura Remírez Noguera bigarren alkateorde izendatzen da, eta Ignacio José Alegría Castillo, hirugarren alkateorde.

91/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Udal honek irekitzen dituen zehapen prozeduretan, haien ebazpena Alkatetzari egotzirik badago, Lourdes San Miguel Rojo lehen alkateordea ariko da instruktore. Errekusatze edo abstentzio kasuetarako, edo kanpoan denerako, Laura Remírez Noguera bigarren alkateordea izanen da ordezkoa. Halakoetan, Raquel Martínez Jiménez administrari-ofizial funtzionarioa izanen da espedientearen idazkaria, eta haren ordezkoa, berriz, aipatu diren kasuetan, María Teresa Martínez Colás administrari-ofizial funtzionarioa.

92/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Lodosako zahar etxea erakunde autonomoko patronatuko gobernu batzarreko burutza Aránzazu De Miguel Fernández zinegotziaren esku uzten da. “Lodosa organización de independientes unidos” hautagai zerrendakoa da De Miguel Fernández. Organo berean udalbatzari dagozkion epaimahaikideak izendatzen dira: José Alegría Castillo hirugarren alkateordea, “Partido Socialista de Navarra” hautagai zerrendakoa, eta Delia Jiménez Sanz, “Navarra Suma” hautagai zerrendakoa.

93/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Laura Remírez Noguera bigarren alkateordea izanen da udalaren ordezkaria Lodosako “Pablo Sarasate” bigarren hezkuntzako eta batxillergoko institutuko eskola kontseiluan.

94/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Laura Remírez Noguera bigarren alkateordea izanen da udalaren ordezkaria Lodosako “Ángel Martínez Baigorri” haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoko eskola kontseiluan.

95/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Aranzazu De Miguel Fernández zinegotzia izanen da udalaren ordezkaria Espainiako Gurutze Gorriaren batzordeetan.

96/2019 Dekretua, ekainaren 17koa: Aranzazu de Miguel Fernández zinegotzia izanen da udalaren ordezkaria Lodosa eskualdeko osasun kontseiluan.

Lodosan, 2019ko ekainaren 17an.-Alkate, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1908334