140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Iragarkia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen eta argitara ematen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Itzaltzun, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen batasuna, Itzaltzurekin batera.

Administrazio-kontratuduna

–Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72, 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzuen batasuna, Itzaltzurekin batera.

Lan-kontratuduna, lanaldi partzialean

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. Lansaria: D mailakoa. Lanaldia: erdia. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Sarbidea: hautaprobak. Gazoleko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

–Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio-kontratuduna

–Gárate Gárate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Administrazio egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialean

–Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lansaria: D mailakoa. Mailako osagarria: %12. Administrazio egoera: jardunean. Sarbidea: hautaprobak.

Iragarkiaren kodea: L1908370