140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondorengo jendaurreko epea iragan da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 12.084,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 8.770,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 42.779,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 5.190,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 19.616,85 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 11.630,15 euro.

Guztira: 101.070,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 25.910,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 21.170,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.620,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 39.370,00 euro.

Guztira: 101.070,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

Itzaltzun, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1908367