140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Alkatetza beste baten esku uztea

2568/1986 Errege Dekretuak, azaroaren 28koak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen, eta horri jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztiak Miguel Alfonso Itoiz Irigaray alkateordearen esku uztea, ekainaren 24tik uztailaren 1era bitarte, biak barne.

Bigarrena.–Aurreko atalean ebatzitako ordezkapenak aipatu egunetan baino ez du indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea aipatu ordezkapenak iraun bitartean, ezin izanen dituela baliogabetu nik 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkapenak. Eta hori AFEaren 48. artikuluarekin bat etorriz.

Irañetan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1908340