140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko ekainaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2019ko udal-aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Getze Galarren, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1908343