140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

668/2019 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Estrella Petrina Jáuregui andrea Nafarroako Ospitaleguneko Dietetikaren eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenaz betetzeko prozedura, harik eta lanpostu horien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 274E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Ospitaleguneko Dietetikaren eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko burutza bitarte baterako betetzeko, merezimendu-lehiaketa bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 7ko 1966E/2019 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen deialdi horretan.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren kalifikazio-epaimahaiak deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan izanik, bidezko da María Estrella Petrina Jáuregui andrea bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Estrella Petrina Jáuregui andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Dietetikaren eta Nutrizioaren Laguntza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau María Estrella Petrina Jáuregui andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F1908990