140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2019ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, honako hau aldatzea onetsi zuen, hasiera batean: hirigintzako tramitazioen tasei buruzko ordenantzaren tarifen eranskineko V. epigrafea.

Onespenaren erabakia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agezan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZAKO
ETA ERAIKUNTZAKO LIZENTZIEN TRAMITAZIOA EGITEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

V. epigrafea.–Jarduerarako lizentziak, lurzoru urbanizaezinean baimentzeko moduko erabileren baimenak eta obra-lizentziak tramitatzea eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, obra-lizentziaren tramitazioa barne, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak babestua baldin bada.

Udal arkitektoak zenbat txosten idatzi behar dituen espediente bakoitzerako, horren arabera likidatuko dira tasak. 126,21 euroko kostua izanen du udal arkitekto teknikoak emandako txosten bakoitzak, eta 30,00 euro udal idazkariak idatzitako txosten bakoitzak.

Iragarkiaren kodea: L1908338