140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza orokorraren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2019ko ekainaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1908258