140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Planeamenduko arau subsidiarioak

1991ko apirilaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, adierazten zuena behin betiko onetsi zirela Arguedasko Planeamenduko Arau Subsidiarioak, baina haren araudia ez zen argitaratu. Hortaz, Arguedasko Udaleko alkate udalburuak erabaki du agintzea osorik argitara daitezela Arguedasko Arau Subsidiarioak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

ERANSKINA

Planeamenduko arau subsidiarioak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1908453