140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, aurtengo apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabetez jendaurrean edukitzea.

Ordenantza nahi duenaren eskura egonen da Aranguren Ibarreko Udalaren bulegoetan (Mutiloa plaza, z.g. Mutiloa 31192).

Mutiloan, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1909128