140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia baliogabetzea, Haur Eskoletako hezitzaile lanposturako, 2019ko 114. NAOn, ekainaren 13an, argitaratutakoa

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen erakunde autonomoko buruak 2019ko uztailaren 4an emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zen:

«Ikusirik espedientean jasotako agiriak, EBAZTEN DUT:

1.–Baliogabetzea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Zerbitzurako 91 hezitzaile-lanpostu betetzeko deialdia, zeina 2019ko maiatzaren 24an onetsi baitzen, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen erakunde autonomoko buruaren erabakiaren bidez, eta 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, argitaratu, antolakuntza-arrazoiak direla medio eta ekintza kaltegarria delako, pertsonei kaltea eragiten baitie.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.»

Iruñean, 2019ko uztailaren 4an.–Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko burua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1909530