140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Orduña Oses da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0225-2019-000002.

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9., 9.1.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

9.3.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.a)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

ORDUÑA OSES

Kokapena

12. poligonoa, 598. eta 599. lurzatiak, Azkoien

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 603.595,000 eta Y: 4.689.769.000

Udalerria

AZKOIEN

Proiektua

Gizentzeko oilaskoen plazak handitzea 44.500etik 222.500era arte

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMENEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMENEN BULEGOA

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus)

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua.

–Ingurumen eraginaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2019ko ekainaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1908255