140. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18an hartua, presakoa deklaratzen duena “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Caparrosoko Udalak, 2019ko otsailaren 19an, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari eskatu zion presakoa deklaratzeko honako proiektu hau gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko: “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean”.

Caparrosoko Udalak 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektua, onura publikokoa deklaratu zen, behin-behinekoz, eta hasieran batean onetsi zen proiektu hori gauzatzeko okupatu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda, horien jabeen edo ordezkarien izenak jasotzen dituena. Halaber, “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak presaz okupatzeko deklarazioa Nafarroako Gobernuari eskatzea onetsi zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako.

Proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak presaz okupatu behar dira segurtasun handiagoa eman behar zaiolako N-121 errepideko zirkulazioari, trafiko-dentsitate handiko bidea denez, hortik urtegirako sarbidea ez-segurua eta arriskutsua baita egun. Bestalde, esku hartzen duten administrazio publikoen aurrekontuko aurreikuspen guztiak betetzeko, beharrezkoa da obrak 2019ko ekitaldian egitea. Beraz, presako prozeduraren bidez tramitatu behar da desjabetzeko espedientea, lurrak ahal bezain laster izateko eta kontratazio prozedura abiatzeko.

Jendaurreko epea iragan da eta ez da horri buruzko alegaziorik aurkeztu.

Caparrosoko Udalak 2019ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektua, onura publikokoak deklaratu ziren bertan jasotako obrak eta behin betiko onetsi ziren ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta horiek okupatzeko beharra, nahitaezko desjabetzearen prozedura tramitatu baino lehen. Erabakia interesdunei jakinarazi zitzaien, eta jendaurrean jarri zen 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluak aipatzen duen moduan, hilabete batez, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan hedapen handien duten egunkarietako batean argitaratuta.

Nafarroako Gobernuak, Caparrosoko Udalak alegatutako arrazoiak ikusita eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, justifikatutzat jotzen du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presakoa deklaratzea “El Ferial urtegirako sarbidearen eta nekazaritzako bidearen obra, N-121 errepideko 61. KPtik, Caparrosoko udal-mugartean” izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau jakinaraztea Caparrosoko Udalari.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1908307