137. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

15D/2019 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociación Atana, Cluster TIC de Navarra” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000256; lehengo gordailu zenbakia: NA/312).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Roberto Elizalde Montoya jaunak egin zuen, 31/2019/000038 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateak, 2019ko martxoaren 7an egindako batzar nagusi berezian, elkarte horren estatutuak aldatzea erabaki zuela.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1907746