136. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2019rako koefizienteetan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea aipatu zergaren 2019rako onetsitako koefizienteak. Aldaketa hori 2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an, argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldatutako koefizienteak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Orobat, ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako karga-tasek bere horretan jarraituko dute, eta orain onetsi eta 2019an indarrean egonen diren koefiziente berriak honako hauek izanen dira:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

0,63

%8

19 urte

0,56

%8

18 urte

0,43

%8

17 urte

0,29

%8

16 urte

0,16

%25

15 urte

0,06

%25

14 urte

0,06

%25

13 urte

0,06

%25

12 urte

0,06

%25

11 urte

0,06

%25

10 urte

0,06

%25

9 urte

0,06

%25

8 urte

0,06

%25

7 urte

0,06

%25

6 urte

0,06

%25

5 urte

0,06

%25

4 urte

0,20

%25

3 urte

0,28

%25

2 urte

0,18

%25

Urtebete

0,09

%25

Urtebetetik behera

0,09

%25

Caparroson, 2019ko ekainaren 12an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1908245