135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2019ko plantilla organikoa aldatzea, oinarrizko soldataren %7,35eko ordainsari osagarria ezartzeko zerbitzu anitzetako enplegatuari, Udalaren nekazaritzako lanetarako ibilgailua (traktorea) gidatzeagatik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen aldi horretan alegaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsiko dela, eta haren laburpena argitaratu eginen dela.

Gazolatzen, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1909171