135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DONOSTIAKO LAN-ARLOKO 4. EPAITEGIA

Iraizpen autoak: 232/2019

Nik, Maria Jesus Stampa Castillok, Donostiako Lan-arloko 4. Epaitegia-Lan-arloko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 232/2019 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Gaztelumendi Antxon, S.L. Uri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019/06/17an eta 2019/05/30ean emandako antolaketarako eginbidea eta JAL-en dekretua. Horien kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haien eduki osoa.

2019ko maiatzaren 30eko ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezake hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Hartzaileari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Maria Angela Basabe Salvatierra eta Gaztelumendi Antxon, S.L.U (15247977N eta B75064766) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Donostian, 2019ko ekainaren 27an.–Justizia Administrazioaren Letradua.

Iragarkiaren kodea: J1909367