135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko apirilaren 17an egindako bilkuran, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2019ko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteko espedienteak onetsi zituen hasiera batean. Hori 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.

Aipatutako espedienteak jendaurrean egon dira, Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña) 15 egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioaren inguruko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikulua eta hurrengoak.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, araudiarekin bat, behin betiko onesten dira aldaketa horiek eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarriak

1622 6290001 Aplikazioa.–Konpostaren arloko jarduketak. Zenbatekoa: 32.193,10 euro.

1622 6290005 Aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIP), Mendialdea. Zenbatekoa: 124.089,73 euro.

1622 7630001 Aplikazioa.–Konpostajearen hitzarmenen inguruko kapital-transferentzia. Zenbatekoa: 162.575,65 euro.

1622 7630012 Aplikazioa.–TIPean ez dauden inbertsioentzako kapital-transferentzia (Sakanako moilaren itxitura). Zenbatekoa: 14.290,00 euro.

Gastuak, guztira: 333.148,48 euro.

FINANTZAKETA:

7508000 Aplikazioa.–Inbertsio-planaren dirulaguntza. Zenbatekoa: 105.277,61 euro.

87000 Aplikazioa.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 176.865,65 euro.

87010 Aplikazioa.–Diruzaintzako gerakina baliabide atxikiak izateagatik. Zenbatekoa: 51.005,22 euro.

Finantzaketa, guztira: 333.148,48 euro.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1622 6290002 Aplikazioa.–Hobekuntzak transferentziaguneetan. Zenbatekoa: 48.400 euro.

1622 6290004 Aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIP), Tafalla. Zenbatekoa: 250.000,00 euro.

1622 7630003 Aplikazioa.–Konsposta egiteko instalazioa (TIP), Sakana. Zenbatekoa: 76.330,78 euro.

1622 7630006 Aplikazioa.–Materia organikoaren konpostajearen hobekuntza (TIP), Jurramendi. Zenbatekoa: 127.432,04 euro.

1622 7630007 Aplikazioa.–Errefusaren aerobia egonkortze instalazioa (TIP), Erribera. Zenbatekoa: 292.790,54euro.

1622 7630008 Aplikazioa.–Hobekuntzak aurretratamenduen material lerroetan (TIP), Jurramendi. Zenbatekoa: 232.822,78 euro.

1622 7630009 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Mairaga. Zenbatekoa: 66.000 euro.

1622 7630011 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Sakana. Zenbatekoa: 264.169,43 euro.

1622 7630012 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Bortziriak. Zenbatekoa: 76.097,85 euro.

1622 7630013 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Erriberagoitia. Zenbatekoa: 202.058,45 euro.

1622 7630014 Aplikazioa.–Garbigunea (Pabiloia), Malerreka. Zenbatekoa: 291.345,63 euro.

1622 7630015 Aplikazioa.–Garbigunea (Pabiloia), Bortziriak. Zenbatekoa: 320.000,00 euro.

1622 7630016 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Jurramendi. Zenbatekoa: 48.933,77 euro.

1622 7630017 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Erribera. Zenbatekoa: 94.000,00 euro.

1622 7630018 Aplikazioa.–Garbigunea (TIP), Zangoza. Zenbatekoa: 8.100,00 euro.

1622 7630020 Aplikazioa.–Garbigunea eta garbigune txikiak (TIPean EZ), Izarbeibar. Zenbatekoa: 155.160.97euro.

1622 7630021 Aplikazioa.–Konposta egiteko instalazioa (TIPean EZ), Areso Mendialdea. Zenbatekoa: 91.360,87 euro.

Gastuak, guztira: 2.645.003,11euro.

FINANTZAKETA:

7508000 Aplikazioa.–Inbertsio-planaren dirulaguntza. Zenbatekoa: 85.500,00 euro.

7508001 Aplikazioa.–Pima dirulaguntza. Zenbatekoa: 95.002,00 euro.

87000 Aplikazioa.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 422.353,88 euro.

87010 Aplikazioa.–Diruzaintzako gerakina baliabide atxikiak izateagatik. Zenbatekoa: 2.042.147,23 euro.

Finantzaketa, guztira: 2.645.003,11 euro.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1908393