135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Burutza eskuordetzea

2019ko uztailaren 1ean, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 368/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluaren arabera, buruordeak burua ordezten du, eginkizun guztietan, bigarren hori ez badago.

Mankomunitateko burua ez da egongo 2019ko uztailaren 15etik 30era arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. eta 47. artikuluetan, Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat, José Ignacio López Zubicaray Mankomunitateko buruordeari eskuordetzan ematea Mankomunitateko buruari dagozkion eskudantziak.

2. Eskuordetze horrek eragina izango du 2019ko uztailaren 15etik 30era bitartean, bi egun horiek barne.

3. Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko uztailaren 1ean.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1909170