135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2019ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak), espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 339.008,39 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 664.545,62 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.880,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 267.415,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 275.241,88 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 62.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 89.219,55 euro.

Gastuak, guztira: 1.703.310,44 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 525.007,27 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 55.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 139.230,33 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 573.786,95 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 208.146,03 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 11.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 191.139,86 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.703.310,44 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1908469