2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Larreak enkantean
Gazteluberriko Udalak, 2019ko ekainaren 29an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Ahozko posturen bidez, enkante publikoan adjudikatzea Gazteluberriko “El Boyeral” bazkalekuko herri-larreak. Zortzi urterako adjudikatuko dira eta hasierako prezioa 3.600 euro urteko izanen da.
Enkantea 2019ko uztailaren 27an eginen da, goizeko hamarretan, Gazteluberriko Udaletxean.
Lizitatzaileek hasierako prezioaren %2 utzi beharko dute fidantza gisa.
Gainerako baldintzak ikusgai daude Udal Idazkaritzan.
Gazteluberrin, 2019ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1909011