133. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegia erregulatzeko 2020ko kanona onesteko proposamena

2019ko apirilaren 9an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 4,8483718773 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 36,3684716534 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

C) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 33.508,35 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegia erregulatzeko kanona kalkulatzeko orduan.

D) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0045460590 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0090921179 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

F) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0227302948 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

G) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 61.355,74 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1908329