133. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-251

Inlemaz SLk (Grupo Conservas Cidacos SA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Inlemaz SL (Grupo Conservas Cidacos SA).

Xedea: barazki kontserbak egiteko industria bateko hozte sistemako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Funes (Nafarroa).

Hozte sistemako uren isurketarako baimena berrikusten da, Ebro ibaiaren ibilgura isurtzen diren uren bolumena handitu delako, lehen 95.000 m³ ziren urtean, eta aurrerantzean 130.000 m³.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908328