132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1019/2019 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea jendaurrean jartzen duena, Basaburuko Udalak eskatuta.

2019ko martxoaren 5ean, Basaburuko Udalak idatzi bat aurkeztu zuen erregistroan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari Aizarozko Kontzejuaren eraketa eskatzeko, Osoko Bilkurak, horretarako, 2019ko otsailaren 28an hartutako erabakiaren ziurtagiria erantsita.

Erregistroan 2019ko martxoaren 27an eta ekainaren 7an aurkeztuta, Basaburuko Udalak eskaera justifikatzeko txosten bat igorri zuen, udal idazkaritzak emana, bai eta toki entitate hori sortzeko ekimenaren inguruko beste ziurtagiri batzuk ere, Toki Antolamendurako Zerbitzuak hala eskatu ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 43. artikuluko 1. eta 3. apartatuek udalaren esku uzten dute, besteak beste, kontzeju berriak eratzeko ekimena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak tramitatu beharreko prozeduran, berriz, jendaurrean jarri behar da kasuan kasuko espedientea, uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 43.4.a) artikuluak ezarritako moduan.

Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da jendaurrean jartzea hilabetez Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea, Basaburuko Udalak irekitakoa.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jendaurrean jartzea hilabetez Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea, Basaburuko Udalak irekitakoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal ditzaten.

2. Ebazpen honen berri ematea Basaburuko Udalari, iragarki-taulan argitara dadin behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1908621