132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2019ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskala.

Jendaurrean egon da eta epea bukatu da, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Udalbatzaren erabakian berean xedatuari jarraikiz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Ondotik ematen da delako ordenantzaren testu osoa:

“Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa

Lehena.–Aipatu zerga Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera arautuko da.

Bigarrena.–Honako hobari hauek ezartzen dira zerga-kuotaren gainean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko apirilaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikulua):

a) %50eko hobaria ‘ECO ibilgailuetarako’.

b) %100eko hobaria ‘0 igorpen’ ibilgailuetarako.

Hirugarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta hala egonen da aldatu arte.”

Sesman, 2019ko ekainaren 12an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1908048