132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titular eta haren ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa egin da. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Santsolen, 2019ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1908030