132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko programa onesten duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/UE Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua), bere aldez aurreko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, estatu kideek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar diren ezagutzak eta titulazioak dituzten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira 5/2013 Legearen bidez, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei (KPKI) buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatu baitzuen (hura indarrik gabe utzi zuen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Dekretu Legeak), eta, zehatzago, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez.

Toki mailan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio industria jardueren ikuskapenaren eskumena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen bezala.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez. Ingurumena ikuskatzeko programan beharrezko informazioa biltzen da horren barreneko eta lehenetsitako ingurumeneko ikuskapenak egiteko, baita hura gauzatzeko beharrezko baliabideak ezartzeko ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 14an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

INDUSTRIA JARDUERAK INGURUMEN ALDETIK IKUSKATZEKO INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIAREN 2019ko PROGRAMA

1. Sarrera.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

Ingurumen Departamentua aurreko mendeko 80ko hamarkadatik dago abian, Nafarroa osoan ingurumenaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ordutik, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.

Hastapenean, ikuskapena egiteko, partikularren salaketa behar zen beti, edo ustekabeko egoera bat, edo instalazioen azterketa bat egiten zen jarduteko lizentzien tramitazioan. Programatutako ikuskapenek portzentaje txiki bat osatzen zuten Departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.

Gai honi buruzko Europako araudia argitaratu ondoan, ikuspegia zabaldu da, planteamendu estrategikoak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, hartan erabili dira baliabideak.

Helburu horri helduta, Ingurumena Ikuskatzeko Atala sortu zen 2003an, eta 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak prestatu dira, funtsezkoak direnak ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan. Ingurumena Ikuskatzeko Atala, gaur egun, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala deitzen da, eta horren barnean dagoen Kontrol eta Kalitate Bulegoak egiten ditu aipatutako programak.

Horretarako, Europar Batasunak Impel sarearen ekimenez ikuskapenari buruz ezarri dituen irizpideei jarraitzen zaie. Horri esker, estatu kide guztiek antzeko irizpideak ezartzen dituzten ikuskapenekin eta horien plangintza eta ebaluazioarekin lotura duten alderdietan, konparazioak saihesteko eta “ingurumen paradisurik” ez sortzeko industria jarduerekin lotuta. Halaber, Kontrol eta Kalitate Bulegoa REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea da.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo herri-mailakoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, egokia denean, eguneratuko dela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zenetik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak). Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela 44. artikuluak zehazten da zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.

Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko neurriak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2019ko programa prestatzean, hortaz, 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoa bete da. Tresna horretan oinarrituta, ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta aurreko urteetako planen jarraipena ere bai.

Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi baimenduen txostenak, salaketak...).

Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.

–Isurketak bilgailuetara eta ubideetara.

–Emisio konfinatuak eta difusoak atmosferara, usainak barne, eta airearen kalitatearekin duten harremana.

–Zarata eta bibrazioak.

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 16/2002 Legea ezartzearen (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak indargabetua) eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “nork kutsatu, hark ordaindu” printzipioari eta kutsaduraren kontrol integratuaren bidez kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz

Nafarroan, ikuskapenetako batzuk Departamentuko langileek egiten dituzte, eta zenbait instalaziotan, aldiz, laborategi baimendu batek egin beharreko hondakin uren isurketen laginketak eta atmosferako emisioen neurketak Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak egiten ditu, ikuskapenak egiteko entitate baimendua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Gainera, hondakinen lekualdaketei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko ekainaren 14an emandako 1013/2006/EE Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du ikuskapenak egin behar zaizkiela establezimendu eta enpresei, 2006/12/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta tokian bertan kontrolatu hondakinen garraioa edo kasuan kasuko balorizazioa edo deuseztapena. 2018. urtean, SEPRONAk burutu zituen egiteko horiek, eta, 2019. urtean ere, haren esku egonen dira.

Bi egile horiek 2004tik hona ikuskapen hauek egin dituzte:

URTEA

LGIetaTAD
DEPARTAMENTUA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

2014

93

41

134

2015

97

31

128

2016

130

*

130

2017

131

*

131

2018

112

3**

115

(*) Laginketak Departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

(**) Kasu hauetan, Departamentuko langileek ezin izan zuten ikuskapen bisita egin.

1.2. Eskumen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala; izan ere, plangintza estrategikoaren segimenduaren, jardueren ikuskapenaren eta kontrolaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitzen zaizkio, eta, zehazki honako hauek:

a) Ingurumen arloko jarraipena bermatzeko behar diren zaintza, kontrol eta ikuskapen ekintzak egin eta Oihanak Zaintzeko Atalarekin koordinatzea.

b) Industria eta abeltzaintza jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapeneko planak prestatu eta gauzatzea.

c) Industria eta abeltzaintza jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea atmosferara egiten diren emisioei dagokienez, eta horren barrenean daude berotegi efektuko gasak, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.

d) Ingurumen kontrolaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.

1.3. Giza baliabideak.

Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita eskura dauden giza baliabideekin garatuko da programa. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola KPKI jarduerak eta KPKItik kanpoko jarduerak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea...

Aurreko urteetan bezala, ingurumen eragina ingurumen ondorio bakar batean (isuriak eta emisioak) oso finkatuta duten instalazioen kasuan, bektoreen bidezko ikuskapena egiten ahal da, ikuskapena egin bitartean beste alderdi batzuk aztertzeko aukera alde batera utzi gabe.

Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek, ENAC erakundeak ikuskapenak egiteko baimendutako entitatea den aldetik, ura neurtzeko eta laginak hartzeko lanak eginen dituzte ibaira eta kolektorera isurketa nabarmenak egin diren instalazio batzuetan. Jarduketa horiek eta departamentuko langileen ikuskapen bisitak batera egin beharko dira, ahal baldin bada.

Horrez gain, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi baimendunak atmosferarako emisio guneetan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz emisio guneak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

1.4. Definizioak.

Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, eta termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen dira, dokumentu honen ondorioetarako.

–Ikuskapen programa: dokumentu honen ondorioetarako, Ikuskapen Programa esparru dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.

–Lurralde esparrua: ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.

–Ikuskapena: dokumentu honen ondorioetarako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan ageri dena izanen da “ikuskapen” hitzaren definizioa; hau da: “agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen-baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea”.

Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak, jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak egiaztatzea, eta instalazioaren ingurumen kudeaketa egokitzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.

Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, Programak instalazioetara bertara bisita egitea eskatzen duten ikuskapenetan jarriko du lehentasuna (bisita duten ikuskapenak), eta ez hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatzea eskatzen dutenenetan (ikuskapen dokumentala). Gehienak azken motakoak dira.

–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.

–Ikuskapen ez sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

–Langile ikuskatzaileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.

–Arriskuen azterketa: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen azterketa” deitzen zaio Ikuskapenen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako alderdiak) hautatzeari.

2. Indarraldia eta eremu geografikoa.

2019an izanen du indarra ikuskapen programak. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2019an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3. Programaren helburuak.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Helburuak, gutxienez ere, hauek dira:

a) Ingurumen araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinak mugaz haraindi lekuz aldatzeari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak, 2019.

Honako alor nagusi hauek ditu Ingurumenaren Ikuskapenerako 2019ko Programak:

a) Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

b) Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

c) KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

e) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

f) Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

g) Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.

h) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

i) Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.

Ondoko taulan bilduta daude 2019ko ekitaldirako programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoak garatzeko. Berrikusketa bat egin da 4.2 puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten proiektuetarako

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREF.

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

2019/01

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak.

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena martxan jartzen direnetik urtebetera egitea.

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

2019/02

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

Itxitako jarduerak ikuskatzeko programen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea.

KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

2019/03

KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

2019/04

Programatu gabeko gaztiguak eta ikuskapenak.

Bisitadun ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz.

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

2019/05

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate baimenduen kargura.

Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

2019/06

Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

Atmosferara eginiko emisioen inguruan laborategi baimendunak eginiko laginketa kontrolatzea.

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.

2019/07

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak.

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua).

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

2019/08

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioak.

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak.

Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.

2019/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia.

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

2019/10

Zarata estanpatze fabrika baten aldirietan.

Zarata maila apaltzea.

2019/11

Partikula jalkikorrak Ororbian.

Emisioak murriztea.

2019/12

Emisioak Vianako eta Logroñoko aldirietan.

Emisioen murrizketa industria instalazio batean.

2019/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia.

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (1481/2001 Errege Dekretuaren 6. artikulua).

2019/14

Behien ustiategia Caparroson.

Ingurumen baimen integratuaren baldintzetara egokitzea.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

Abuztuaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute Legegintzako Errege Dekretu horren 16. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen arloak ikuskatzeko sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko du.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (Redia) barrenean adostutako metodologia aplikatuta. IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ukitutako instalazioei egokituta egin da. Orobat, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei ere aplikatzen zaie metodologia hori, egokitzapenen batekin.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren eta prebentzioaren arloko araudiek ukitutakoak, zeinei erantsi baitzaizkie Emisio Industrialei buruzko Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo KPKI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

2017ko INSTALAZIO KOPURUA

2018ko INSTALAZIO KOPURUA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

21

19

19

3

Mineralen industriak

9

9

9

4

Industria kimikoa

5

5

6

5

Hondakinen kudeaketa

20

30

38

6

Papera eta kartoia

5

5

6

7

Ehungintza industria

1

1

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

23

28

27

Abere industria

99

101

104

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

6

7

11

Karbonoaren industria

1

1

1

GUZTIRA

195

209

221

Ukitutako instalazioei aplikatu zaie arriskuak aztertzeko metodologia eta emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

GUZTIRA 2019

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

2

2

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

6

7

5

1

0

19

3

Mineralen industriak

1

5

3

0

0

9

4

Industria kimikoa

2

2

2

0

0

6

5

Hondakinen kudeaketa

8

5

16

5

4

38

6

Paperaren eta kartoiaren industria

1

2

1

1

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

1

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

2

2

17

4

2

27

Abeltzaintza intentsiboa

0

6

70

20

8

104

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

1

4

2

0

0

7

11

Karbonoaren industria

1

0

0

0

0

1

GUZTIRA

22

33

119

33

14

221

2019KO BISITAK

22

15

57

9

5

108

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri zen, eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez eraman zen; lege horrekin batera sartu zen indarrean Ingurumen baimen integratua, eta, ordutik, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Egoera berean daude beste instalazio gutxi batzuk ere: Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea aplikatzearen ondorioz Ingurumen baimen integratuaren barruan sartuta daude, baina ez die 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak eragiten.

Ez dira talde horretan sartzen, instalazioko aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren murrizketak direla-eta, orain 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuko I. eranskinean ezartzen diren atari mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek Jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena KPKItik kanpoko jardueren taldean sartuko da. Burutu gabe dauden instalazioak ere ez dira kontuan hartzen bisitatzeko. Instalazio batzuek berriz ere ekin diote jarduerari eta, horrenbestez, zerrendatik kanpo gelditu dira.

Arriskua ebaluatu da itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak kontuan hartuta. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

2019KO ARRISKUA

INSTALAZIO KOPURUA

2019KO BISITAK

5

4

4

4

2

0

3

4

1

2

0

0

1

1

0

GUZTIRA

11

5

Instalazio horietako batzuk guztiz suntsitu dituzte edo bertan egiten zen jardueraren ordez beste bat egiten da orain, jarduera lizentzia duena. Horrenbestez, oraindik zerrendan agertzen badira ere, hemendik aitzina ez dute bisitarik jasoko.

3.2.3. KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.

Zenbait enpresak potentzial kutsagarri nabarmena dute, nahiz eta KPKI izatera ez ailegatu, eta hortaz, indarreko araudia noraino betetzen duten egiaztatzeko, beharrezkoa da haiek ikuskatzeko programa bat sortzea. Honako hauek dira enpresa horiek aukeratzeko iturriak: hautatutako enpresen arriskuen ebaluazioan oinarritutako diagnostikoa, 2018an eginiko bisitak eta 2018an jasotako salaketak.

Ukitutako instalazioei aplikatu zaie arriskuak aztertzeko metodologia eta emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

GUZTIRA 2019

Nekazaritzako elikagaien industria

1

3

25

1

0

30

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

2

17

0

0

19

Hondakin arrisku gabeen kudeatzaileak

0

2

18

0

0

20

Hondakin arriskutsuen kudeatzaileak

0

1

10

0

0

11

Hondakin arriskutsuen sortzaileak

0

5

2

3

0

10

KPKI-Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko Foru Legea

0

1

8

0

0

9

Minda tratamendua

0

0

2

0

0

2

Isurketa

0

2

2

0

0

4

GUZTIRA

1

16

84

4

0

105

2019KO BISITAK

1

6

12

1

0

20

Zerbitzuko langileek lehentasuna duten bisitak egin eta gero ikuskatuko dira proiektu horretan zerrendatutako jarduerak

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, arriskuak edo ingurumeneko kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

27 instalazio hautatu dira, ur hondakinen isurketa garrantzitsuak sortzen dituztenak. Horietan, Departamentuko langileen ikuskapenak loturik darama GAN sozietate publikoko langileek laginak hartzea 30 puntutan (batzuetan bi lagin hartzen dira), haiek azterketarako laborategi baimendu batera igortzeko eta emisioen muga balioak betetzen ote diren egiaztatzeko. GAN sozietateak ikuskapenerako erakunde gisa jarduteko baimena du, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera. Emaitzak ikuskapenaren txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketak eta neurketak 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden 18 instalazio hartzen ditu, eta eraginpetik kanpoko beste 9.

3.2.6. Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

Aurten, urtearen joan-etorrian, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi baimenduak gune horietan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi baimendunaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (konparaziorako, emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugatik haraindi mugitzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea 2017. urterako, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira, kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerei, enpresei, agenteei eta tratulariei egin zaizkie arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

2017ko
INSTALAZIO KOPURUA

2018ko
INSTALAZIO KOPURUA

2019ko
INSTALAZIO KOPURUA

Hondakin arriskutsuen garraioa

3

6

6

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

11

15

15

GUZTIRA

14

21

21

Orain ukitutako zer instalaziori buruz dagoen informazioa, horiei aplikatu zaie arriskuen azterketaren metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta ondoko emaitza eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

5

1

0

0

0

6

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

6

1

4

4

0

15

GUZTIRA

11

2

4

4

0

21

Arriskuen azterketan oinarrituta, 4. eta 5. arrisku mailetan dauden instalazio guztiak eta 3., 2., eta 1. mailetan dauden bi instalazio ikuskatzea erabaki da. 15 instalazio guztira.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko 3 bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako teknikariak egotea programako 3 bisitatan.

3.2.9. Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat nabarmena denean industria jarduerak direla ingurumenaren arazoaren arrazoia. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa, ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin koordinatuta egotea.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

Hona hemen zer ikuskapen eginen diren 2018eko programan;

a) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).

–Ikuskapen bat 5. arrisku mailako instalazioei, urtean behin ikuskatu behar direnei (22 instalazio).

Adierazi behar da instalazio horietako zazpiri sei hilabetean behin egin behar zaiela bisita, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategorikoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzea dakar. Urtean zehar egindako bisitetan gabezia larriak hautematen badira, beste bisita bat egin beharko da, nahitaez.

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak izan ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (15 ikuskapen), edo isurketen edo emisioen laginketak egin behar direnetan.

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei, azken hiru urtean ikuskatuak izan ez badira, edo isurketen edo emisioen laginketak egin behar direnetan (71 instalazio).

Beraz, 115 ikuskapen egin behar dira 2018an 815/2013 Errege Dekretuaren araberako instalazioetan (jardunean daudenetan).

b) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak, itxitakoak.

Instalazioak aztertu eta gero, itxitako 5 KPKI instalaziotara bisitak egitea erabaki da.

c) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak.

Instalazioak azterturik, erabaki da bisita egitea 5. arrisku mailako instalazio batean, 4. arrisku mailako 6 instalaziotan eta 3., 2. eta 1. arrisku mailetako laurogeita zortzietatik 13tan.

Hortaz, 815/2013 Errege Dekretuan sartuta ez dauden instalazioetan, 20 ikuskapen eginen dira 2018an.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen gisara, kalkulatu da 20 bisita programatu gabe eginen direla 2019an.

e) Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzea.

5. mailako 11 instalazioetako garraioak aztertuko dira, 4. mailako 2takoak eta 3., 2. eta 1. mailetako 2takoak. Guztira, 15 instalazio kontrolatu beharko dira.

f) Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

Jarduketa horietako 20 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2019ko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, hauek dira:

Arrisku indizea

JARDUNEAN DAUDEN KPKI-AK*

Instalazioak

2019ko instalazioak

5

22

22 (+7)**

4

33

15

3-2-1

166

71

KPKI-AK, GUZTIRA

221

115

(*) 27 instalaziotan egindako hondakin uren 30 laginketak barne.

(**) Gabezia larriak dituzten zazpi instalazioei bi bisita egiten zaizkie.

Arrisku indizea

ITXITAKO KPKI-AK

Instalazioak

2019ko instalazioak

5

4

4

4

2

0

3-2-1

5

1

KPKI-AK, GUZTIRA

11

5

Arrisku indizea

KPKI-AK EZ DIRENAK

Instalazioak

2019ko instalazioak

5

1

1

4

16

6

3-2-1

88

13

KPKI-AK EZ DIRENAK, GUZTIRA

105

20

Atmosferarako emisioen baimena duten laborategien kontrola.

20

Programatu gabekoak guztira

20

Interes komuneko instalazio mugakideak

3

Arrisku indizea

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO LEKUALDAKETAK

Instalazioak

2019ko instalazioak

5

11

11

4

2

2

3-2-1

8

2

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak guztira

21

15

2019KO BISITAK, GUZTIRA

198

Aurreko hiru urteetan baino bisita gehiago egin dira, programan sartu delako bai atmosferarako emisioak egiteko baimena duten laborategien kontrola, bai 2018an bisitatu ez ziren instalazioak.

4. Ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko 2018ko programaren berrazterketa.

4.1. Programaren berrazterketa orokorra.

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta “ikuskapen espediente bat” sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

Ikuskapen txostenek bat egiten dute REDIA ikuskapen sareak proposatutako formatuarekin. Puntu jakin batean zehazten da horien baldintzak noraino betetzen diren, eta 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpekoen kasuan, Departamentuaren webgunean argitaratzen dira.

2018. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko:

IRAM KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

EGINDAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

%

Jardunean dauden KPKIak

I. (5)

18

17

94

II. (4)

24

23

96

III (3-2-1)

57

44

77

GUZTIRA

99

84

85

Itxitako KPKIak

I (5)

4

3

75

II (4)

1

1

100

III (3-2-1)

2

2

100

GUZTIRA

7

6

86

KPKIak ez direnak

I (5)

0

0

-

II (4)

4

4

100

III (3-2-1)

9

5

56

GUZTIRA

13

9

69

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak

I. (5)

9

3

33

II. (4)

2

3

150

III (3-2-1)

10

2

10

GUZTIRA

21

8

38

2018ko planeko ikuskapen programatuak

140

107

76

2018ko programatu gabeko ikuskapenak

20

8

*

GUZTIRA

148**

112

78**

(*) Ez da kalkulatzen. Programatu gabe eginiko ikuskapenen kopurua aldatu egiten da ikuskapena egiteko arrazoien arabera; ez du zertan bat etorri aurreikuspenarekin.

(**) Guztizko portzentajea kalkulatzeko, aintzat hartzen dira programatu gabeko ikuskapenen artean benetan egindakoak, ez aurreikusitakoak.

Guztira egindako ikuskapenak 115 izan dira, aurreikusitakoen %78.

–Jardunean dauden eta 815/2013 Dekretuak ukitzen dituen instalazioen artean, 5. taldeko guztiak bisitatu dira bat izan ezik, 4. taldeko guztiak bat izan ezik eta 3., 2. eta 1. taldeetako 44, 57tik. Hortaz, instalazio guztien %85 bisitatu dira.

–815/2013 Errege Dekretuak ukitzen dituen eta itxita dauden instalazioen artetik denak bisitatu dira bat izan ezik (guztien %86).

–815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioen artetik, 4. mailako instalazio guztiak bisitatu dira, eta 3., 2. eta 1. mailako 9 instalazioetatik 5 (guztien %69).

–Hondakinen mugaz haraindiko ikuskapenen portzentajea %38koa da.

Ikuskapen planean jasota ez zeuden 8 ikuskapen egin dira guztira, aurreikusitako 20en aldean, eta egoera hauei zegozkien: laborategi baimendunak eginiko neurketak egiaztatzea (1), eskakizunak betetzen direla egiaztatzea (3), salaketak (3) eta isurketen azterketak (1).

Kasu guztietan, lehentasuna eman zaio 815/2013 Errege Dekretuak ukitutako instalazioetara bisitak egiteari, eta horien barruan, arrisku maila handiena dutenetara.

Instalazioen isurketei dagozkien laginketak eta neurketak, kreditatutako ikuskapen entitateari (GAN) dagozkionak, denak egin dira, baita emisio guneetako laginketak ere, laborategi baimenduari (GAN) dagozkionak.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

ADIERAZLEAK

EGINDAKO BISITAK

ZEHAPEN ESPEDIENTEA IREKITZEKO PROPOSAMENAK

PROGRAMAKO TXOSTEN
ONEN KOPURUA
(ez-betetzerik gabekoak)

PROGRAMAKO TXOSTEN
EGOKIEN KOPURUA (garrantzia gutxiko ez-betetzeak dituztenak)

PROGRAMAKO TXOSTEN
DESEGOKIEN KOPURUA (garrantzi handiko/oso handiko ez-betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

aurreikusitakoen

%78

98

8

19

7

74

2017

N

131

12

25

15

aurreikusitakoen

%63

99

9

24

15

61

2018

N

115

6

20

12

aurreikusitakoen

%63

78

6

19

11

70

ADIERAZLEAK

OSO AKATS GARRANTZITSUAK

AKATS GARRANTZITSUAK

MUNTA GUTXIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,14

3,02

2017

N

80

178

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

0,79

2,81

2018

N

40

153

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

0,87

2,66

Zehapen espedientea irekitzeko proposamena sortzeko eta akatsak kontatzeko, ikuskapen bisitak baino ez dira aintzat hartu, ez beste kontrol batzuk (laborategi baimendu batek edo ikuskapen entitate baimendu batek egindako txostenak...).

Hiru urteri dagozkien adierazleak baino ez ditugu oraindik, beraz, goizegi da ondorioak ateratzeko. Datu horiekin ondorioztatzen ahal da:

–2018an bisita gutxi egin dira, eta 2018ko ikuskapen programaren betetze maila ere apala izan da (%78koa), kontuan hartuta aitzineko urteetan ia osorik bete zela. Ez-betetzeak nagusiki eragiten die hondakinen mugaz haraindiko garraioari eta arrisku maila apaleneko KPKIei.

–Zehapen espedienteen kopuruak beheiti egin du aitzineko bi urteen aldean, eta portzentajea pixka bat apalagoa da.

–Akatsik ez duten edo akats arinak dituzten ikuskapen txostenen kopurua guztien %30ekoa da, hots, aurreko urteetakoaren antzekoa.

–Txostenetan guztira erregistratutako akatsen kopuruak beheiti egin du aitzineko bi urteen aldean. Batezbestekoak ere beheranzko joera hartu du.

–Akats oso garrantzitsuen kopuruak beheiti egin du iaztik, eta 2016koa baino handiagoa da.

–Akats garrantzitsuen kopuruak beheiti egin du, hala kopuru absolutuari nola batezbestekoari dagokionez.

–Garrantzi gutxiko akatsen kopurua 2017koaren antzekoa da, eta batezbestekoak goiti egin du pixka bat.

4.2. 2018ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazo orokorrak berraztertzea.

2018ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtearen joan-etorrian eta 2019rako aurreikuspena:

ERREF.

INSTALAZIOA

ARAZOAK

2018KO EGOERA

2019KO EGOERAREN AURREIKUSPENA

2018/08

Sakanako Mankomunitatearen hondakindegia.

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

–Isurien ontzi berri bat jarri da, teknika erabilgarri hoberenak betetzen dituena.

–Aurreko isurien ontzia ixteko prozesua bukatzen ari da, 1481/2001 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

–Hondakindegia ustiatzean dauden akatsak zuzendu direla egiaztatu da.

–Ikuskapen programatik ezabatu da ingurumen arazo gisa. KPKI instalazioen taldean kontrolatu da.

2018/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia.

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

–Aurreko urteetan hautemandako akatsek irauten dute.

–Bi esparru hobetu dira: isurketa gunea eta gai lurrunkorren bilketa.

–Ikuskapen Programari eutsiko zaio.

2018/10

Zarata estanpatze fabrika baten aldirietan.

Zarata maila apaltzea.

–Titularrak ez du akatsak zuzentzeko neurririk hartu, beraz, ingurumenari dagokionez, egoera bera da.

–2017an pantaila akustiko bat paratzea onartu zen, baina Udalak ez du oraindik jarduera lizentziarik eman.

–Ikuskapen programari eutsiko zaio.

2018/11

Isuri industrialek Olaztiko hondakin uren araztegian duten eragina zuzentzea.

Industria instalazio bati jarritako neurri zuzentzaileak nola gauzatu diren kontrolatzea.

Hiri araztegiaren jardueraren jarraipena egitea.

–Industriako hondakin uren araztegiak ezin hobeki funtzionatzen du; isurien karga, bere osotasunean, bat heldu da baimendutako gutxieneko kopuruarekin.

–Erregulazio depositu bat paratu da.

–Uraren kontsumoa hobetzeko neurriak hartu dira.

–Urtearen joan-etorrian ez da funtzionamendu arazorik izan hiri araztegian, ezta udaberriko kanpainan ere, nahiz eta gazta egiteko instalazioak ez duen funtzionatu.

–Ikuskapen programatik ezabatu da. KPKItik kanpoko instalazioen taldera pasatu da.

2018/12

Usainak konpostategi batean.

Usain maila apaltzea.

–Urtean zehar ez da usainei loturiko kexarik jaso.

–Ingurumen baimen integratua eman zaio instalazioari.

–Ikuskapen programatik ezabatu da ingurumen arazo gisa. KPKI instalazioen taldean kontrolatu da.

2018/13

Isurketa bat Villatuertako industrialdearen aldirian.

Egoeraren jarraipena.

–Araztegi bat ezarri da kromo isuriak tratatzeko, eta araztegiaren barrutian jarioak minimizatu dira.

–Kutsadura kendu da isurketak ukitutako lur eremutik, eta euri uren sareko hodiak konpondu dira.

–2018an egoeraren jarraipena egin da.

–Lizarrako epaitegiak artxibatu egin du ingurumen kalteengatik jarritako salaketa.

–Ikuskapen programatik ezabatu da ingurumen arazo gisa. KPKItik kanpoko instalazioen taldean kontrolatu da.

2018/14

Partikula jalkikorrak Ororbian.

Emisioak murriztea.

–Ustekabeko emisioak eragiten dituzten egoerak identifikatu dira.

–Partikulen emisio gune bat deuseztatu da eta beste baten emisioen gehieneko balioa murriztu da.

–Zendeako Udalak eta Ororbiako kontzejuak berriro aurkeztu dituzte kexak.

–Ikuskapen Programari eutsiko zaio.

2018/15

Usain txarra Vianako eta Logroñoko aldirietan.

Emisioen murrizketa industria instalazio batean.

–Titularrari eskatu zaio UNE-EN arauaren araberako olfatometria bat aurkezteko.

–Ikuskapen programari eutsiko zaio. Errioxako ikuskapenarekin batera egindako bisitak.

Informazio hori kontuan hartuta, 2018/08, 2018/11, 2018/12 eta 2018/13 erreferentziak programatik ezabatu dira eta gainerakoei eutsi egin zaie.

I. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

Aplikatu beharreko legedia, Programa garatzean kontuan hartu beharrekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumen zuzena dena da, honako hau, alegia:

1. Legedi orokorra.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria isurketei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako emisioen Erregelamendua eta Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzea onesten duena.

–4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Agindua. Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan; 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

2. Atmosfera.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–678/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara zenbait agente kutsatzaileren isurketa mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

–818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, Airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko isurtzeak gutxitzeko neurriei buruzkoa.

–6/2002 Foru Dekretua, Atmosferan gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak zehaztu eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, isuri atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM-01 eta IT-ATM-02 jarraibide teknikoak onesten dituena.

3. Hondakinak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.

–1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duena.

–180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak tokiz aldatzea arautzen duena.

–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamendua. Haren bidez aldatzen da 1013/2006 (EB) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, PCB, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, erabiltzen ez diren pneumatikoak...).

–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

4. Hondakin urak.

–849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia onartzen duena, eta Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen I., IV., V., VI. eta VII. aurretiazko tituluak garatzen dituena.

–1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako urak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duena.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko bilgailu publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak eratzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO-001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.

6. Lurzoru kutsatuak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien isurketen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko informazioa eta ingurumen baimen integratuak ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

–Batzordearen 2018/1135 betearazpen erabakia (EB), 2018ko abuztuaren 10ekoa, ezartzen duena zer informazio mota, zer formatutan eta zer maiztasunez eman behar duten estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/UE Zuzentarauaren (industriako emisioei buruzkoa) aplikazioari buruz.

II. ERANSKINA

Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Operadoreak ingurumen arloko arauak edo baimenerako baldintzak betetzen ez dituenean jarduerak ingurumenean edo osasunean izaten ahal duen inpaktuari esaten zaio instalazio baten arriskua.

Arriskua ondorioen (eragina) larritasunaren araberakoa da, eta ondorio horiek gertatzeko duten aukeren araberakoa (probabilitatea).

Eragina, alde batetik, iturriaren menpe dago eta, bestetik, hartzailearen menpe (ingurunearen ahultasuna). Inpaktuaren irizpidearen bidez adierazten da.

Probabilitatea instalazioaren kokalekuaren, legeria betetzeko mailaren, ingurumen arloko baimenen, instalazioaren urteen, operadorearen jarreraren eta abarren araberakoa da. Operadorearen jokabide irizpideen bidez adierazten da.

Arriskua = Eragina * probabilitatea

a) Inpaktuaren irizpideak:

Inpaktuaren irizpideak arrisku kategoriei lotzen zaizkie zuzenean eta, beraz, ikuskapenaren maiztasunari. Hona hemen metodo horren oinarrizko printzipioak:

1. Puntuazio handienaren balioaren arabera zehazten da ikuskapenaren maiztasuna.

2. Ikuskapenaren maiztasuna maila bat gorago edo beherago eramaten ahal da, zein den operadorearen jokabidea.

3. Zenbat eta handiagoa izan puntuazioen batura, are handiagoa da ikuskapen denbora.

Hona hemen arriskuak analizatzeko kontuan hartu diren inpaktuaren irizpideak:

1. Instalazio mota.

2. Emisioak airera.

3. Emisioak uretara.

4. Emisioak lurzorura.

5. Hondakinen transferentziak.

6. Osasunaren eta ingurumenaren gaineko inpaktuak: salaketa kopurua.

7. Tokiko ingurumenaren sentsibilitatea: instalazioaren kokalekua.

b) Jokabidearen irizpidea:

Operadorearen jokabidearen irizpideari -1 (ona) ematen ahal zaio, edo 0 (erdibidekoa) eta -1 (txarra). Jokabide onaren kasuan, puntu bana kentzen zaie inpaktuaren irizpideei, eta jokabide txarraren kasuan puntu bana gehitzen zaie. Horrela, inpaktuaren puntuazioa arriskuaren puntuazio bihurtzen da.

Hauexek dira ikuskapen maiztasunean maila bat goiti edo beheiti egiteko erabiltzen diren operadorearen jokabidea baloratzeko irizpideak:

1. Baimenerako baldintzak betetzea/ez betetzea.

2. Operadorearen jarrera ez-betetzeen aurrean.

3. Instalazioan ingurumena kudeatzeko ezarrita dagoen sistema.

Ingurumen arloko arriskuaren ebaluazioa aplikatzetik ateratzen da instalazioen sailkapena, 5 arrisku kategoriatan hain zuzen, eta kategoria bakoitzari ikuskapen maiztasun bat esleituko zaio.

–5. arrisku kategoria/Ikuskapena urtean behin.

–4. arrisku kategoria/Ikuskapena bi urtean behin.

–1., 2. eta 3. arrisku kategoriak/Ikuskapena hiru urtean behin.

III. ERANSKINA

Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzearen arriskuak ebaluatzeko metodologia

Prozedura horren helburu nagusia metodologia bat garatzea da, hondakinak lekualdatzearen jarduera osoak berezkoak dituen arriskuen ebaluazioan oinarrituta. Metodologia horrek hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 1010/2006 Erregelamenduak (Europako Batzordeko 660/2014 Erregelamenduak aldatua) ezartzen dituen betebeharrak betetzea bermatu beharko du. Zehazki, arriskuak ebaluatzeko metodologia horren helburuetako bat galdatutako gutxieneko ikuskapen kopurua ezartzea izanen da. Hor sartzen dira: establezimenduetan bertan egindako kontrolak, eta enpresetan, agenteei, tratulariei eta hondakinen lekualdaketei eginikoak. Horrez gain, hondakin horien balorizazioen eta deuseztapenen kontrolak ere kontuan hartzen dira.

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzeko planen esparruko arriskuak ebaluatzeko metodologiak barnean hartzen du hondakinak mugaz haraindi lekualdatzeko prozesu osoa. Prozesu horrek fase hauek ditu:

a) Lekualdaketari hasiera ematen dioten operadoreak eta instalazioak (jatorria).

b) Lekualdaketa bera, bide hauek erabiliz egiten ahal dena: lurra (errepide mota guztiak eta trenbideak), itsasoa eta airea.

c) Lekualdaketari bukaera ematen dioten operadoreak eta instalazioak (helmuga).

–Kontuan hartzen ditu hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen ezaugarri desberdinak, eta, hondakin arriskutsuak identifikatzerakoan, horiek definitzen dituzten arauei jarraitzen die, bereziki, hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/EE Zuzentarauak dioenari. Gainera, urteko mugaz haraindi eramaten ahal den hondakin kantitatea ezartzen du.

–Azken bi urteetan hondakinen mugaz haraindiko zenbat lekualdaketa egin diren jasotzen du, eta zer bide (lur, ur edo aire bideak) baliatu den, eta, ondorioz, zeharka, zer garraio mota erabili den.

–Kontuan hartzen ditu hondakinak inportatzen edo esportatzen dituzten instalazioek giza osasunean eta ingurunean duten inpaktu erreala eta inpaktu potentziala. Gainera, enpresak jardueraren arabera berezko duen ingurumen arriskua kontuan hartzen du.

–Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketa horren azken helmugak (balioztatzea edo ezabatzea) arriskuan duen eragina hartzen du kontuan.

–Jardueraren edo instalazioaren titularrak ingurumena kudeatzeko sistemaren batean (konparaziorako, EMAS edo ISO 14000) parte hartzen duen aztertzen du; hori jardunbide positiboa izanen litzateke, jardueraren edo instalazioaren ingurumen jokabidea hobetzeari begira.

–Alde batetik, operadorearen azken bi urteetako historiala hartzen du kontuan, bai hondakinen legez kanpoko lekualdaketei dagokienez, bai legez kanpoko jarduera administratiboei dagokienez, eta, beste batetik aldetik, jardueraren edo instalazioaren titularraren kontra izapidetu diren zigor espedienteak begiratzen ditu; gero, horrek guztiak ingurumenean, zentzu zabalean hartuta, izaten ahal dituen eraginak eta ondorio kaltegarriak baloratzen ditu.

–Kontuan hartzen du ingurumena babestearekin bat ez datozen jarrerak direla-eta operadoreari galdatzen ahal izan zaion erantzukizun penala. Ondorio horietarako, jardueraren edo instalazioaren operadoreari egozten ahal zaizkion ingurumenaren aurkako delituak aztertzen ditu.

–Momentuan eskuragarri dagoen informazioa hartzen du abiapuntutzat, eta ingurumen organoei jardunbide bat eskaintzen die haien analisiak errazteko.

Lehen azaldu bezala, kalteen munta inpaktuaren irizpide hauen arabera ezarriko da:

–Lekualdatutako hondakinen arriskugarritasuna.

–Urtean eramandako hondakin kantitatea.

–Azken bi urtean egindako lekualdaketen kopurua

–Garraio mota.

–Ingurumen eraginaren maila.

–Hondakinen azken helmuga.

Inpaktuaren irizpide guztiak (II) 1etik 5era bitarteko puntuazio baten bidez adierazten dira (1 balio txikiena da eta 5 arriskugarritasun maila handiena). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 0 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, inpaktuaren irizpide guztiek pisu bera dute Inpaktuaren irizpideen puntuazioak zuzenki lotuta daude arriskuarekin eta, ondorioz, ikuskapenen maiztasunarekin ere bai. Hala, zenbat eta handiagoak izan inpaktuaren irizpideetako balioak, orduan eta maizago ikuskatu beharko dira jarduera edo instalazio horiek.

Azken bi urteetan lekuz aldatutako hondakinen arriskugarritasuna eta kantitatea.

1. eta 2. tauletan adierazten dira baliatutako irizpideak.

1. taula.–Lekuz aldatutako hondakinen balorazioa, arriskugarritasuna oinarri hartuta:

LEKUZ ALDATUTAKO HONDAKINAREN ARRISKUGARRITASUNA

BALORAZIOA

Hondakin arriskutsua

5

Hondakin ez-arriskutsua

1

2. taula.–Azken bi urteetan lekuz aldatutako hondakinen balorazioa, kantitatea oinarri hartuta:

URTEAN LEKUALDATUTAKO HONDAKIN KANTITATEA (t)

BALORAZIOA

>3.000 (*)

5

2.000-3.000 (*)

4

1.000-1.999 (*)

3

500-999 (*)

2

<500 (*)

1

(*) Zifra horiek aldatu egin beharko dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira.

Azken bi urteetan egindako lekualdaketa kopurua.

Urtean egindako mugimendu kopurua aztertzeko arrazoia honakoa da: zenbat eta lekualdaketa gehiago egin, orduan eta handiagoa da istripuak eta legez kanpoko ekintzak gertatzeko arriskua. 3. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

3. taula.–Lekualdaketen balorazioa, urkteko kopuruan oinarrituta:

URTEKO LEKUALDAKETA KOPURUA

BALORAZIOA

> 301 (*)

5

201- 300 (*)

4

101-200 (*)

3

51-100 (*)

2

<50 (*)

1

(*) Zifra horiek aldatu egin beharko dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira.

Garraio mota.

Atal honetan, garraio mota aztertu nahi da, erregistratutako istripu eta ezustekoak kontuan hartuta. Aintzat hartuta istripuen indizeek lotura dutela erabiltzen den bidearekin eta garraioarekin, baita garraiobide jakin bat erabiltzeko maiztasunarekin ere, istripuak izateko probabilitatea lotura horrekiko proportzionala izanen da.

Garraio mota guztiak hartzen dira kontuan: errepidez, trenez, urez edo airez. 4. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

4. taula.–Garraio motaren balorazioa:

GARRAIO MOTA KALIFIKATZEA

BALORAZIOA

Errepidez (*)

1

Trenbidez (*)

1

Airez (*)

1

Ur garraioen bidez (*)

Mistoa (lekualdaketa berean garraio mota batek baino gehiagok parte hartzen dutenean)

5

(*) 1etik 4ra bitarteko balio bat emanen zaio erabilitako bidearengatik istripuak edo gorabeherak izateko probabilitatearen arabera. (1 izanen da arrisku gutxien dakarrena eta 4 arriskutsuena).

Ingurumen ondorioen maila.

Atal honetan baloratzen da inportazio- edo esportazio-espedientea hasi edo bukatu duten operadoreen instalazioek edo jarduerek ingurumenean duten eraginak zer maila duen. Balorazio horrek enpresaren berezko ingurumen arriskua neurtzen du, gauzatzen duen jarduera motaren arabera. Hori islatu egiten da, halaber, araudiak jarduera gauzatzeko edo instalazioa funtzionamenduan izateko eskatzen duen ingurumen babesaren mailan. 5. taulan azaldu dira aplikatutako irizpideak.

5. taula.–Ingurumenaren ebaluazio mailaren balorazioa:

INGURUMENAREN EBALUAZIO MAILA

BALORAZIOA

IBI

3

Jarduera sailkatua

2

Beste batzuk. Ingurumen jakinarazpena

1

Hondakinen azken helmuga.

Irizpide honek lekuz aldatu beharreko hondakinen azken helmugaren eragina baloratzen du, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ageri den hierarkiaren arabera. Hala, pentsatzen da gorabehera gehiago eta, ondorioz, arrisku handiagoa sortzen direla deuseztatzera eramaten diren hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketetan, balorizaziora bideratutako lekualdaketetan baino. 6. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.

Hondakinen azken helmugaren balorazioa.

AZKEN HELMUGA

BALORAZIOA

Balorizazioa

1

Deuseztatzea

5

Operadorearen irizpideak.

Lehen esan bezala, gertakarien probabilitateak lotura zuzena du operadorearen jokabidearekin. Jokabide hori operadorearen irizpideen neurtzen da. Operadorearen irizpideak puntuazio hauen bidez kalkulatzen dira: -1, 0, +1. -1 = ona (arrisku maila murrizten du); 0 = erdibidekoa; eta 1 = txarra (arrisku maila handitzen du). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 1 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, operadorearen irizpide guztiek pisu bera dute. Operadorearen jarreraren emaitza aplikatutako irizpideen batezbestekoa da (-1etik, 0tik edo 1etik hurbilen dagoen zenbaki osora biribilduta).

Ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzea.

Aintzat hartuko da enpresak bere borondatez ingurumena kudeatzeko sistemarik (adibidez, EMAS edo IDO 14000) inplementatu izana Jarduera bati loturiko Ingurumen adierazpena edo ingurumen kudeaketa sistema baten ziurtagiria izatea jarduera hori kontrolatzeko eta horren ingurumen arriskua kudeatzeko modu bat dela joko da Orobat, joko da horiek erakusten dutela operadorearen jokabidea arduratsua dela, bai ingurumenaren ikuspuntutik bai ikuspuntu ekonomikotik, eta, gainera, adierazten dutela jardueraren edo instalazioaren ingurumen jokabidea hobetzearekin engaiatuta dagoela

Balorazio horretan lehentasuna emanen zaio Komunitatearen Kudeaketa eta Ingurumen Ikuskaritza Sistemari (EMAS), zorrotzagoa baita ingurumenaren ikuspuntutik Inolako ingurumen sistemarik ez duten jarduera edo instalazioek jasoko dituzte balorazio txarrenak.

7. taula.–Ingurumena kudeatzeko sistemetan oinarritutako balorazioa:

INGURAMENA KUDEATZEKO SISTEMA

BALORAZIOA

EMAS-i atxikia

-1

ISO 14000 eta beste batzuk

0

Ez du sistemarik edo ez dugu informaziorik

+1

Operadorearen jokabidea.

Atal honetan baloratuko da zer erreakzio duen operadoreak desbideratze bat, gorabehera bat edo eskakizun bat dela-eta.

8. taulan ezarri dira aplikatu beharreko irizpideak.

Nahiz eta irizpide honen ebaluazioan ikuskatzailearen pertzepzioa funtsezkoa den, ahalik eta balorazio objektiboena egiteko asmoz, 8. taulan adierazitako irizpideak aplikatuko dira:

8. taula.–Operadorearen jokabidea:

OPERADOREAREN JOKABIDEA

BALORAZIOA

Erreakzio proaktiboa.

Operadoreak berehala erreakzionatzen du desbideratze edo ezusteko bat gertatzean, eta istantean ematen die ingurumen organoei gertaera horien berri, administrazioak zerbait egiteko eskatu baino lehen.

-1

Erreakzio egokia.

Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epean erantzutea.

0

Erreakzio geldoa edo negatiboa.

Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epez kanpo erantzutea. Ikuskapenetan elkarlanekoa ez den jarrera izatea.

+1

Legez kanpoko lekualdaketen inguruko datuak.

Operadorearen irizpide honek baloratzen du zenbat aldiz atzeman duten operadore hori legez kanpoko hondakin lekualdaketak egiten. 9. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean. Legez kanpoko lekualdaketatzat joko dira hondakinen lekualdaketari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduaren (EE) 2.35 artikuluan (Definizioak) adierazitakoak.

9. taula.–Legez kanpoko lekualdaketen balorazioa:

ATZEMATEAK

BALORAZIOA

Bat ere ez

-1

atzemate 1 edo gehiago

+1

Ingurumenari loturiko zigor espedienteei buruzko datuak.

Aurreko irizpidean azaldutakoak oinarri hartuta, eta, kasu honetan, eremu zabalago bati erreferentzia eginez, operadorearen jarrera aztertzen da, ingurumenarenari orokorrean sortu dion ukipena kontuan hartuta. Horretarako, urtebeteko epean bere kontra ebatzi diren zigor espediente irmoak baloratuko dira, ingurumenaren arloko arau hausteak egiteagatik jarritakoak. Hain zuzen, kontuan hartuko dira ingurunearekin lotura duten espediente guztiak: eremu naturalen arloan egindako arau hausteen ondoriozkoak, abelbideekin lotura dutenak, mendiekin lotura dutenak, etab. Kontuan hartuko dira, halaber, ingurumen arloko ebaluazioarekin, prebentzioarekin eta kalitatearekin zerikusia duten arau hausteak, eta horien artean sartzen dira hauekin lotuta izapidetutako zigorrak: hondakinak, ingurumen baimena, kutsadura atmosferikoa, ingurumen eraginaren ebaluazioa, etab. 10. taulan jasota daude irizpide hori aplikatzeko irizpideak.

10. taula.–Ingurumenari loturiko zigor espedienteen balorazioa.

INGURUMENARI LOTURIKO ZIGOR ESPEDIENTEAK

BALORAZIOA

Bat ere ez

-1

Baten bat

+1

Ingurumenaren kontra egindako delituei buruzko datuak.

Operadorearen irizpide honetan baloratzen da urtebeteko epean jarduera edo instalazio horretan ingurumenaren kontrako deliturik izan den ala ez. Arriskuen ebaluazioa egin aurreko bi urteetan bezala, baina ingurumen arriskua zorrotzago zigortuz, ingurumenaren aurkako delitu bat egin izana ingurumen kudeaketa oso txartzat edo oso okertzat hartzen da. Delitu horiek egin izanak erakusten du operadorearen jokabideak eragin zuzena duela ingurumen arriskuan eta oso negatiboa dela ingurumenerako oro har. 11. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean.

11. taula.–Ingurumenaren kontra egindako delituen balorazioa:

INGURUMENAREN KONTRA EGINDAKO DELITUAK

BALORAZIOA

Bat ere ez

-1

Baten bat

+1

Metodologia aplikatzea. Arrisku indizea eta ikuskapenen maiztasuna.

Arrisku indizea kalkulatu eta gero, 12. taula aplikatzen da operadore horri hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak zer maiztasunekin ikuskatuko zaizkion erabakitzeko.

12. taula.–Ikuskapenen maiztasunaren zehaztapena:

ARRISKU INDIZEA

ARRISKUAREN KATEGORIA

IKUSKAPENEN
ALDIZKAKOTASUNA

1

APALA

HIRU URTEAN BEHIN (*)

2

APALA

HIRU URTEAN BEHIN (*)

3

ERDI MAILAKOA

HIRU URTEAN BEHIN (*)

4

HANDIA

BI URTEAN BEHIN (*)

5

HANDIA

URTERO (*)

(*) Horretarako eskumena duen autoritateak zehaztu beharko du aldizkakotasuna, arrisku mailaren arabera. Aukerak: hiru urtean behin, bi urtean behin, urtean behin, hiru hilean behin, hilean behin...

Iragarkiaren kodea: F1907075