131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

139E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Lodosako udal-mugarteko Los Cabezos parajean telekomunikazioen sarea handitzeko proiekturako. Sustatzailea Telefónica de España SAU da.

2019ko martxoaren 8an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Jarduketa hori komunikazio elektronikoen sare publikoa handitu eta garatu eginen delako proiektatu da. Proiektu honetan, 2 kutxatila berri jarri eta tributu bat 260 metrotan lurperatuko da, instalatuta dagoen bigarren kutxatilatik Gumendi enpresarako sarbide kutxatilara arte, zehazki.

Espedientean Lodosako Udalak emandako aldeko txostena jaso da. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak txostena egin du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat. Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak eragindako abelbidearen berri eman du.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Lodosako udal-mugarteko Los Cabezos parajean telekomunikazioen sare publikoa handitzeko proiektuari. Sustatzailea Telefónica de España SAU da.

2. Baimenak neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Zangen zabalera teknikoki posiblea den txikiena izanen da, eta ahalik eta gutxien eraginen zaie eremuko zuhaitz eta zuhaixkei. Zuhaitzak moztea beharrezkoa balitz, Lizarra 2 Koordinazio Unitateko Basozaintzari (gmaestellasur@navarra.es; 686504345) jakinaraziko zaio, eta dagokion baimena eskatuko da.

–Lur naturalean zanga irekitzeko lanen hasieran, 40 cm-ko gutxieneko lodiera duen landare lurra kenduko da; lur hori gainerako hondeaketa lurretatik aparte pilatu beharko da, eta lurrazalean paratuko da zanga betetzen denean. Bertako belar hazi nahastuez ereinen dira azalera horiek.

–Obrak burututakoan, hondakinak kendu eta lanek ukitutako gainazal guztiak lehengoratuko dira.

–Obrak irauten duen bitartean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, ondare historiko eta arkeologikoaren arloan eskumena duen departamentuari horren berri emanen zaio, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 63. artikuluari jarraikiz.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gaineko jarduerak edo horren gainean ezarri gogo direnak harguneetara edo konexioetara lotzea.

–Egiten den baimendutako jarduerak eragiten ahal dituen edo horren trabagarri izaten ahal diren azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu eta behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoen eskutik.

–Besteak beste, abelbidearen gaineko gainezartze horren ondorioz, dagokion okupazio kanona kobratuko du Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuaren Ondare Zerbitzuak, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak 2019ko apirilaren 9ko txosten atxikian adierazitakoari jarraikiz.

–Aitzineko puntuan aipatutako txostenak ezarritako gainerako baldintza guztiak ere beteko dira.

  • Abelbideak okupatzen duen azalerak (zorua, zorupea eta hegalkina) NFK-Altxonbideen titulartasuna mantenduko du.
  • Lanak gauzatzen diren bitartean, ezin izanen da altxonbidea erabat oztopatu; bestela, aziendentzako eta oinezkoendako aukerako bestelako iraganbidea prestatu beharko da.
  • Ezin izanen dira altxonbidearen zoladura eta trazadura aldatu, ezta abelbidearen gaineko lurzatietarako sarbideak ere.
  • Zangen zabalerari dagokionez, teknikoki posible den txikiena izanen da, eta kutxatilak lurzoru mailarekin zehatz-mehatz berdinduko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, baimendutako jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak automatikoki bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza eratzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu, orobat, baimen honek; aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena emateko prozedurari buruzkoa).

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Lodosako Udalari, Lizarra 2 Koordinazio Unitateko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1907020