131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2019 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena (2019ko lehenengo deialdia).

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak abenduaren 21ean emandako 137/2018 Ebazpenaren bidez, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2019ko deialdia onetsi zen.

Lehen deialdiko probak egin ondoren, izendatutako epaimahaiak probak gainditu dituzten pertsonen zerrendak aurkeztu ditu, onetsiak izan daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak, 2019ko lehenengo deialdiari dagozkionak, gainditu dituzten pertsonen zerrenda. Proba horiek maiatzaren 15ean egin ziren.

2. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari agintzea A kategoriako gas-instalatzaileen, B kategoriako gas-instalatzaileen eta galdaretako industri operadoreen lanbide gaikuntzaren agiriak eta garabi-dorreko operadoreen txartelak presta ditzan, probak gainditu dituztenek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu ondoren.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa. (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), David Carabantes Bernal.

ERANSKINA

Galdaretako industri operadoreen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

ANDRES MARCO, JOSÉ LUIS

APESTEGUIA PEREZ, MARIO

ATIENZA GALARRETA, JESUS

AYOROA MINDEGUIA, GARIKOITZ

BAYOD CATOIRA, FERNANDO

BRAVO CABELLO, JAVIER

CUEVA DEL PIE, DAVID

DELGADO GARCES, DANIEL

ESPELETA PARDO, JESÚS

GARCIA MARTINEZ, FRANCISCO JAVIER

GAZTELUMENDI GALZAGORRI, JUAN

GOMEZ BAILO, MIGUEL

GUTIERREZ QUEBRAJO, JOSE MANUEL

IGUAL CRESPO, FRANCISCO

IÑIGO BERISA, LUIS MARIA

IRAGORRI PEREZ, IÑIGO

JIMENEZ MARTINEZ, ISMAEL

LECUMBERRI SÁNCHEZ, TOMÁS

MACÍAS GARCÍA, JOSÉ ANTONIO

MUÑOZ SOLANA, SERGIO

OLLO ECHARREN, MIKEL

RUBIO LANDÍVAR, EKAITZ

SANSIÑENA INDA, EUGENIO

SAYAS SAEZ, IKER

ULLATE AGUADO, LUIS

A kategoriako gas-instalatzaileen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

LAGUNA AGUILAR, CRISTOBAL

B kategoriako gas-instalatzaileen gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda

IÑIGUEZ ARCOS, SANTIAGO

SANCHEZ ARMENDARIZ, IGOR

SANTAMARIA ILUNDAIN, BORJA

TORNOS ELZABURU, JOSU

Garabi-dorreari buruzko ezagutzaren azterketa gainditu duten pertsonen zerrenda

ARAMENDIA ARZA, GERARDO

ARRATIBEL URABAYEN, IBAI

AZCOITI OZCOIDI, ALVARO

ECHARTE MARCOS, MIKEL

ELIO CEMBORAIN, JAVIER

ETAYO BARBARIN, DANIEL

GALARZA REPARAZ, XABIER

GARCIA LANGA, BERNARDO

GUTIERREZ COLLAZOS, VICENTE

OSES PEREZ DE MUNIAIN, FELIPE

RESTREPO ESGUERRA, EDISON

Iragarkiaren kodea: F1907684