131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, 2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak hasieran onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.417.177,64 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 880.510,50 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 536.667,14 euro.

3/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.150,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 18.150,00 euro.

4/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 65.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 75.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Cortesko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian zuzenean aurkeztua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cortesen, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1907995