130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

603/2019 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Eva M.ª Turumbay Ramírez andrea Nafarroako Ospitaleguneko Anestesia Aurreko Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenaz betetzeko prozedura, harik eta lanpostu horien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 280E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bitarte baterako bete zedin Anestesia Aurreko Laguntza Ataleko burutza, Nafarroako Ospitalegunean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 20ko 2300E/2019 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen deialdi horretan.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak proposatu du deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan izanik aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, bidezko da Eva M.ª Turumbay Ramírez andrea izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eva M.ª Turumbay Ramírez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Anestesia Aurreko Laguntza Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako, Nafarroako Ospitalegunean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Eva M.ª Turumbay Ramírez andreari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1908182