130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegia erregulatzeko 2020ko kanona onesteko proposamena

2019ko apirilaren 9an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 26,8744725061 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 27,4721650048 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,0698575034 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,6675500021 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,2652425008 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,8629349995 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,4606274981 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,0583199968 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio sektoretik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,6560124955 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin baino lehenagokoa badute, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa 2,3454657364 euro ordainduko dituzte hektareako.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin baino lehenagokoa badute, 1,9987888926 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin ondokoa badute, 20,9675667402 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa egin ondokoa badute, 13,8680665202 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

N) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 44.625,85 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

O) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0084942824 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

P) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0086332543 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

Q) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0027994242 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

R) Ebroko Ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0028882473 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

S) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0222241887 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

T) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0071329897 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

U) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0020995682 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

V) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007036441 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

W) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.903.540,36 euroko erregulazio kanona ordainduko dio.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 12an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1908327