130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

3, 4 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko ekainaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Lakuntzan, 2019ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1908022