130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

155/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua aldatzen duena (horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko) eta laguntzen deialdia onesten duena 2019. urterako. DDBN identifikazioa: 463406.

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako.

Programa horretako 1. neurria da “Ezagutzen eta informazioaren transferentziarako jarduerak”, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da landa garapenerako lehentasun guztietan eta EBko Focus Area direlakoen zerrenda luze batean, besteak beste, hauek osatua: nekazaritzari buruzko ezagutzen transferentzia eta berrikuntzak bultzatzea, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemak lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen efizientzia sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkoak dira nekazaritza arloko prestakuntza egin behar baita ustiategiak egokiak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagai seguruak eta kalitatezkoak lortzeko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko. Foru agindu hori aldatu zen gero, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 22ko 88/2018 Foru Aginduaren bidez.

Hartutako esperientziak agerian utzi du orain arteko muga (150.000 euro prestakuntza-entitate eskatzaile bakoitzeko) kendu behar dela, jarduera bera mugatzen duelako, hainbat funts eman gabe gelditzen delako eta, muga kenduz gero, prestakuntzarako funtsek eraginkortasun handiagoa izanen luketelako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzen araubideak indarrean jarraitzen duenez 2020ko abenduaren 31ra arte, bidezkoa da deialdi hau onestea eskaerak aurkezteko epea noiz bukatuko den ezartzeko, ondoren ebaluazioa egin dadin; hori dena aipatutako foru aginduarekin bat.

Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa kudeatzeko agintaritzak foru agindu honen aldeko txostena eman dutela ikusirik, eta aurrekontuetan dagoen diru erabilgarria ikusirik.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Aldatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua. Horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen da, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan, prestakuntza-entitate eskatzaileei ematen ahal zaien gehieneko zenbatekoari dagokionez.

2. artikulua. Laguntzen deialdia 2019. urterako.

1. Deialdia onestea 2019an lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak emateko.

2. Deialdi honetan aplikatzekoa izanen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri baitziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko. Foru agindu hori aldatu zuten Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduak eta martxoaren 22ko 88/2018 Foru Aginduak.

3. artikulua. Eskaerak aurkezteko epea.

2019. urteko laguntzen eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. artikulua. Aurrekontuko kredituak.

300.000 euroko gastua baimentzea foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2020ko gastuen aurrekontuko honako partida honen kargura: 710000 71210 4400 412109 “Prestakuntza-jarduerak. PDR FEADER 2014-2020”.

5. artikulua. Dirulaguntzen deialdia erregistratzea.

Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzeko agintzea.

6. artikulua. Errekurtsoak.

Laguntzen deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 18an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko.

Artikulu bakarra.–Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren I. eranskineko 8. artikuluaren 2. puntua (laguntzen motari eta zenbatekoari buruzkoa) aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“2. Prestakuntza jarduerak nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren sektoreetan aritzen direnen onurarako eskaintzen badira, laguntza kostu hautagarrien %90ekoa izanen da”.

Iragarkiaren kodea: F1908506