130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1858/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita 1319/2019 Ebazpenean, maiatzaren 13koan, atzemandako akatsa. Ebazpen hartan onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta zehaztu ziren oposizioko probak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Itziar Arana Azpeitia andrea baztertu diren izangaien behin betiko zerrendan dago, txanda librean, deialdia argitaratu zenean enplegu eskatzaile gisa hilabete bat zeramala ez frogatzeagatik. Espedientea azterturik, akatsa dela ikusi da, azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu zuelako behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo hamar egun balioduneko epearen barruan.

Ikusirik akats bat dagoela, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, eta Itziar Arana Azpeitia andrea txanda librean onartzea.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1908663