129. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-421

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: baimena, Barranco Salado ibaian isurketen saneamendu sareko lanak baimentzea, Caparroson.

Funesko araztegian tratatzeko, ur beltzen hargune batzuk saneamendu sarearekin lotzeko lanak egin behar dira, 2016ko abuztuko “Caparrosoko Barranco Salado ibaiko isurketen saneamendu sarea” izeneko proiektuarekin bat eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Kontrol Arloak 2019ko maiatzaren 23an egindako txostenari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1908324