129. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, honako hau ematen da aditzera: ondotik zehazten den espedientea udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitu egiten dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ahal ditzaten.

Sustatzailea: Arantza Echávarri Casas. Jarduera: plastiko gardenezko bilkarien fabrikazioa. Tokia: Villatuertako katastroko 1. poligonoko 1478. lurzatia (Tafallako errepidea, 6A).

Villatuertan, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1908958