128. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, arkitekto tekniko/aparejadore izateko lanpostu bat, euskaraz jakin beharrekoa, oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko. izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, kalifikazio epaimahaiko kideak eta probak egiteko datak

Berako Udaleko Alkateak, ekainaren 26an, 172/2019 ebazpena eman zuen eta, hartan, honako hau dio hitzez hitz:

“Udaleko Gobernu Batzordeak 2019ko apirilaren 15ean onetsi zituen deialdia eta deialdiaren oinarriak arkitekto tekniko/aparejadore izateko lanpostu bat, euskaraz jakin beharrekoa, oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko.

Ekainaren 4an Alkatetzak emandako 137/2019 Ebazpenaren bitartez onetsi zen deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda,. 113. zenbakiko NAOn argitaratua, ekainaren 12an.

Erreklamazioak aurkezteko eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzea, eta deialdiko probak egiteko datak finkatzea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri dena.

2. Kalifikazio epaimahaia osatuko duten kideak izendatzea:

–Epaimahaiburua: Aitor Elexpuru Egaña, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: M. Aranzazu Zubieta Ochoteco, Berako Udaleko alkateordea.

–Mahaikidea: Borja Izaguirre Larrañaga, NASUVINSAko arkitektoa.

Ordezkoa: Aintzane Oiz Arruti, NASUVINSAko arkitektoa.

–Mahaikidea: Francisco Iriarte Echenique, NASUVINSAko arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Jokin Pastor Arriazu, Berako Udaleko arkitekto teknikoa.

–Mahaikidea, Berako Udaleko langilegoa ordezkatuz: J. Martin Leiza Larralde, udal agentea.

Ordezkoa: M. Dolores Oyarzabal Zubieta, Berako Udaleko kontu-hartzailea.

–Mahaikide-idazkaria: Miguel J. Belarra Tellechea, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M. Jose Larrayoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

3. Data finkatzea Euskara proba egin dezan deialdian eskatutako ezagutza egiaztatu ez duenak. Euskarabideak egingo du, 2019ko uztailaren 4an, 9:00etan, Iruñean, Jose María Iribarren Ikastetxea, Bartolome de Carranza, 5ean.

4. Oposizioko probak —teorikoa eta praktikoa— egiteko data finkatzea: 2019ko uztailaren 17a, 9:00etan, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan, Legia karrika, 26an.

5. Ebazpen hau jakinaraztea kalifikazio epaimahaiko kideei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Berako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan ere.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Izangai onartuak:

ABIZENAK ETA IZENA

EUSKARA PROBA EGIN BEHAR DU

AGUIRRE AGUIRRE, YOANNA

EZ

AMONARRIZ ZUBELDIA, MADDI

EZ

ARISTONDO CARTAGENA, GONZAGA JESUS

EZ

FERNANDEZ CERRADA, IÑAKI

EZ

LALUEZA AYESA, IÑIGO

EZ

MANGADO OYANARTE, MAITE

EZ

MIRANDA LIZARRAGA, ESTIBALIZ

EZ

PAULIS GARMENDIA, ALAIN

BAI

SANTXOTENA SARRIA, OIHANA

EZ

SANTXOTENA SARRIA, UNAI

EZ

Izangai baztertuak: bat ere ez.”

Beran, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1908845